Gaztelugatxe. Bosgarren eguna

Advertisements
Euskal Herriko Erasmus+ proiektu topaketa atalean publikatua

Haritz Zaharren Ibilbidea, Iruñea. Laugarren eguna

Gaurkoan izugarri ongi pasa dugu Etxarriko beheko basoan orientazio froga egiten! Kanpinean bazkaldu eta Iruñera abiatu gara denok. Bertan, Letoniako kideei agur esan diegu eta gure hiriburua ezagutu ahal izan dute besteek. Asko gustatu zaie! Gero, irakasleek parlamentuan izan dute harrera! Ikus ezazue dena laburturik bideo honetan!

Euskal Herriko Erasmus+ proiektu topaketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Pasaian (Itsas kultur faktoria), Donostian. Hirugaren eguna

Gaurko egun bero honetan Albaola baleontzia ikusi dugu eta ondoren Donostian izan gara. Bertan uretan ibiltzeaz gain, bazkaldu ere egin dugu! Ea geroko afarirako lekua gelditzen den!!!

Euskal Herriko Erasmus+ proiektu topaketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Land Art Urbasan. Bigarren eguna

Kaixo berriz!
Txundituta geratu dira gaurkoan gure lagun europarrak! Lizarragako San Adrian baselizara joan gara goizean eta bertan land art egiten ikasi dugu! Txoko ezin hobea! Lizarragako bentan bazkaldu eta arratsalde ederraz disfrutatzeko aukera izan dugu. Begira!!!

 

Euskal Herriko Erasmus+ proiektu topaketa atalean publikatua

Ongi etorri. Lehen eguna

Kaixo guztioi, besoak zabalik jaso genituen atzo gure proiektukideak, eta gaur eman diogu hasiera topaketari. Zeinen interesgarria izan den!

Goiz-goizetik Greziako irakasle batek eskaini digu arte saio bat eta gero, gu geu izan gara margolari!

Ondoren, horretan trebeak garenez, eta asko maite ditugunez, herri kirolak erakutsi dizkiegu, eta gurekin aritu dira lehian!

Arzabal elkartean paella eder bat bazkaldu eta arratsaldean arte proiektuari eman diogu hasiera.

Egun ederra benetan, baita bitxia ere! Kazkabarra eta guzti etorri da bisitan! Baina horri ere aurre egingo diogu! Biharko egunari irrikitan ari gatzaio itxoiten.

Ongi izan!!

 

Euskal Herriko Erasmus+ proiektu topaketa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Apirileren bilera. Austrian

Apirilean ospatu zen proiektu honetan izanen ditugun bilera guztien artean azken-aurrena. Apirilaren 11tik 15 bitartean izan zen eta leku eder bat ezagutzeko aukera izan zuen koordinatzaileak. Gmunden izeneko herri batean dago gure kideen eskola eta bertan geundela beraien txoko kuttunenak ezagutzeko aukera izan zuten bertara joan zirenek. Ondoko aurkezpen honetan Alpeen txoko eder honetan dauden leku ederren artean zertxobait ikusteko aukera izanen duzue.
Berotzen hasi gara dagoeneko gurea prestatzen hasteko!!
Irakasleen koordinazioa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Flora and Fauna of our Nooks

Kaixo lagunok! Zeinen gutxi falta den dagoeneko gurera proiektuko kideak etor daitezen!! Bitartean lanean jarraitzen dugu gogoz eta hemen duzue, gure kideei bidalitako azken lanetako bat. ‘Flora and fauna of our nooks’ du izena eta bertan gure inguruko landare eta animalien informazioa bildu dugu. Izena euskaraz, ingelesez eta latinez agertzen da kasu bakoitzean eta irudi batzuk txertatu ditugu. Daukagun biodibertsitate hanitzaren artean aukeratutako lagin txiki-txiki baten aurkezpenak dira. Bota begirada bat, ea denak ezagutzen dituzuen!

1.taldea 2. taldea 3. taldea
4.taldea 5. taldea 6.taldea
7. taldea 8.taldea
ikasleen ekintzak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi